EPAILEEN IKASTAROA
2025/10/31 | Orokorra
Nafarroako Euskal Pilota Federazioak epaileen ikastaro autonomikoa deitu du azaroaren 15 eta 16rako Iruñean

DEIALDIAREN OINARRIAK
Nafarroako Euskal Pilota Federazioak EPAILE AUTONOMIKOEN IKASTARO AUTONOMIKOA deitu du, Iruñean (Printzearen Gotorlekua), azaroaren 15ean eta 16an, Epaile Autonomikoaren titulua lortzeko. Inskripzioak 2025eko azaroaren 10a baino lehen aurkeztu ahal izango dira.

Ikastaroaren ordutegiak:
Azaroaren 15ean, larunbata, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, eta azaroaren 16an, igandea, 10:00etatik 13:00etara.

IKASLEEN BETEKIZUNAK
Ikastaroetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztenek:

a) 16 urte baino gehiago eta 55 urte baino gutxiago izatea.
b) Behar bezala moldatzeko eragozpen fisikorik ez izatea, bere eginkizuna betetzeko, ikusmena eta entzumena barne, eta deialdian eskatzen diren probak (mugikortasuna, erreflexuak, etab.) egin ahal izateko egoera fisiko ezin hobean egotea.
 
ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) NANaren fotokopia.
b) Kuota ordaindu izanaren egiaztagiria (60 €), ES78 2100 5153 9522 0002 0460 kontuan egingo dena.

ESKABIDEAK IZAPIDETZEA
Eskaerak Nafarroako Euskal Pilota Federaziora bidali beharko ditu eskatzaileak, fnp@fnpelota.com helbidean, gorago aipatutako datak baino lehen.

MATRIKULA-KUOTA
Inskripzioarekin batera 60 €aurkeztu beharko dira matrikula ordaintzeko. Ordainketa inskripzioarekin batera aurkeztu beharko da, edo sarrera edo transferentzia egin izana egiaztatzen duen agiriarekin batera; bestela, eskaera ez da kontuan hartuko.


Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook