UZTAILAK 14 LABRITEN, SAN FERMINETAKO EMAKUMEEN PILOTA JAIALDIA
2021/07/09 | Orokorra
Uztailaren 14 ean arratsaldeko 18:00 retan San ferminetako jaialdiari hasiera emango zaio Iruñako Labrit pilotalekuan FNPV ko emakumeen komisioaren eskutik.

Jaialdian hiru partiduz gozatzeko haukera izanen da. Lehena zesta puntakoa izango da eta lehia ELI-COSO / URDANIZ-REVILLA ren artean emango da. 

Jarraian, paleta gomako partidua lehiatuko dute ESPINAL-ARDANAZ ek MURILLO-IGOA ren aurka eta jaialdiari bukaera  esku pilota mixtako partiduarekin emango zaio. Bertan, SALSAMENDI-ALVAREZ ek OSKOZ-MENDIBURU ren aurka aritu beharko dute.

Gaur egun, COVID-19 aren araudiaren arabera, frotoaik 350 pertsonako aforoa izanen du.

Ikusleak gonbidatzen ditugu emakumeen pilota partiduz beteriko arratsaldeaz gozatzera!



Argazki galeria
Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook