FNPV EMAKUMEAREN BATZORDEAREN DEIALDIA
2021/04/28 | Orokorra
Klubei eskatzen zaie beren emakumezko pilotariak inskribatzeko, Nafarroa osoko emakume pilotarien jaialdi bat egin dezaten maiatzaren 28an.

Lehenik eta behin, NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUKNTZAKO EMAKUMEEN BATZORDE gisa aurkeztuko gara. Pilotariz zein gurasoz osatutako komisio bat gara eta Federazioaren barruan jardungo dugu.

Hasierako garapen-fasean gaude, baina pilotaren espezialitateetan emakumeen parte hartzea sustatzeko lan egingo dugu.

Emakumeen parte-hartzea adin, espezialitate eta inplikazio/lehiaketa maila guztietarako sustatzea jomuga nagusitzat dugu.

Honen harira, epe laburrean egingo den ekintzetako bat OSTIRAL LABRIT JAIALDIA izango da. Proiektua martxoaren 26tik dago martxan, eta maiatzaren 28an Nafarroa osoko emakume pilotarien jaialdia izango da.

Jarraian, jaialdia egiteko ideia dokumentua batean atxikituko dugu, jaialdiari buruzko informazioa zehaztuz. Hala ere, gauzak zehaztu ahala informazio zehatz eta osatuago bat helaraziko dizuegu.

Amaitzeko, batzordeak kirol-klubak/eskolak animatu nahi ditu zuen pilotariak egun horretan Labritera joan daitezen eta guztion artean pilotaren inguruko jai giroaz goza dezagun.

Edozer zalantza edo proposamen izatekotan, ez izan zalantzarik eta gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu.

Besterik gabe,

Nafarroako Euskal Pilota Federazioko Emakumeen Batzordea



Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook