NEPFren Zuzendaritza Batzorde berriaren aurkezpena
2021/01/20 | Orokorra
Labrit pilotalekuan egin da aurkezpena.

XXI. mendeko federakuntza

  • NEPFko lehendakari berriak, Javier Condek, administrazioaren kudeaketa, kirol-kudeaketa, pilotaren promozioa eta emakumeen papera indartzen dituen plan bat aurkeztu du
  • Lehenengo aldiz, ‘Kirolariari harreta’ egiteko figura bat sortzea proposatu da

 

Iruñea, 2021eko urtarrilaren 19a.Iruñeako Labrit pilotalekua gaur Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzaren (NEPF) Zuzendaritza batzorde berria aurkezteko aukeratutako eszenatokia izan da, hurrengo lau urteetan zehar lanean arituko dena. Javier Conde Zandueta zuzendariaren lehen ekitaldia izan den honetan, eurek prestatutako ekintza lerro nagusiak aurkeztu ditu. Adierazi duenez, “tradizioa babesten duen eraberritze bat” bultzatuko dute, “XXI. mendeko federakuntza baten modernizazioa” sustatzearekin batera.

Condek azaldu duenez, federakuntza-proiektu honek kapitulu berri bat irekiko du Nafarroako Foru Erkidegoko kirol eta gizarte entitateen kudeaketan, eta horretarako, eragile guztien batasuna beharko duela gaineratu du, aurreko urteetan lortutako indarrak ahaztu gabe. Hildo horretan, aurkezpena aprobetxatu du eta NEPFren buruan egon diren bere aurrekoen lana eskertu du, hala nola Miguel Pozuetarena, Montxo Iriarterena eta Ramón Alonso Martínezena.  

Javier Condek zuzendu du ekitaldia Alfredo Pérezekin –bokala eta federakuntzako pertsonalaren arduraduna- eta José Antonio Martínezekin -esku pilotaren arduraduna- batera, baina lantaldean arituko diren hainbat kide ere bertan izan dira, Juan Aizpuru, Antonio Gascue, Paco Caballero, Jesús Porrón eta Iñaki Arcelus, esaterako.

Kirolariari harreta

NEPFko lehendakariak lau zutabe nagusi dituen plan estrategikoa aletu du prentsaurrekoan: administrazioaren kudeaketa, kirol-kudeaketa, pilotaren promozioa eta, azkenik, emakumea eta pilota.

Honekin, digitalera bilakaera egin nahi da, kirol honen bisibilizazioa bultzatze aldera, eta honekin batera, antolaketa prozesuak eta komunikabideak hobetzea ere beharrezkoa ikusten dute, gaur egungo egoera kontuan izanik.

Bestalde, esfortzu bat egingo da NEPFa osatzen dutenen beharrei berehalakoan erantzuteko. Gaztetxoenen kategorietako norgehiagokak berreskuratzeko neurriak zehaztu dituzte, eta baita diziplina anitzeko promozioetan ere. Gainera, beken programa bat sortzea aztertuko dute, maila guztietako teknifikazio plana eta teknikoen eta epaileen formakuntza bultzatuz, “kirol honetan eragile garrantzitsuak eta beharrezkoak direla baloratuz”.

Honez gain, Zuzendaritza Batzordearen barruan figura berri bat sortu da: ‘Kirolariari harreta’, pilotariaren, klubaren eta federakuntzaren artean lotura lanak egingo dituen ordezkari bat.

Finkapena

Azkenik, NKIren Sustapen Planaren berraktibatzea, kirol-eskolen fidelizazioa eta emakumeen kirola modalitate eta kategoria guztietan indartzen dituen motibazio programa jasotzen ditu proiektuak. Horrela, gai hau lantzeko arduradun bezala Zuzendaritza Batzordean emakume bat aritu dadin nahi dute, modu iraunkor batean.

Condek azpimarratu duenez, estrategia hauek “formakuntzaren eta esperientziaren irizpideen” arabera sortutako Zuzendaritza Batzorde batek eramango ditu aurrera eta bertako kideak pilotazaleen munduan dedikazio handia duten pertsonak izango dira. Lehendakariaren hitzetan, federakuntza sendoago eta egungoago bat eraikitzea ahalbidetuko du lantalde berri honek.


Erantsitako artxiboak

Argazki galeria
Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook