2024ko HAUTESKUNDEETARAKO DEIALDIA
ESPAINIAKO PILOTA FEDERAKUNTZAK eta NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZAK hasi dute 2024ko hauteskunde prozesua.
ESPAINIAKO PILOTA FEDERAKUNTZA
Espainiako Pilota Federakuntzaren Lehendakaritzak, Espainiako kirol-federazioetako hauteskunde-prozesuak arautzen dituen urtarrilaren 25eko EFD/42/2024 Aginduaren 11.1 artikuluan ezarritakoa betez, eta Federazioaren Estatutuetan eta haren 4.1 artikuluan indarrean dagoen hauteskunde-araudian (2024ko abuztuaren 29ko Kirol Kontseilu Gorenaren Zuzendaritza Batzordearen erabakiz onartua) emandako eskumenak erabiliz, 2024ko urriaren 1ean, ESPAINIAKO PILOTA FEDERAZIOAREN BATZAR NAGUSIRAKO, LEHENDAKARITZARAKO ETA ORDEZKO BATZORDERAKO HAUTESKUNDEETARAKO DEIA egin du 2024-2028 aldirako, hauteskunde-egutegian adierazitako leku eta egunetan.
FEPelotako hauteskunde-prozesuari buruzko dokumentazio guztia hemen kontsulta daiteke:
https://fepelota.com/transparencia/competiciones-2020/elecciones-fepelota-2024/
NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzaren hauteskunde-arautegia onartu ondoren, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari gerentearen 393E/2024 Ebazpenaren bidez, idazki honen bidez DEI EGITEN DA Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzaren Batzar Nagusia eta Lehendakaritza hautatzeko hauteskunde-prozesurako, zeina 2024ko urriaren 11n hasiko baita, hauteskunde-arautegi horretan agertzen den bezala.
Deialdi hau Federazioaren iragarki-oholean eta bere webgunean argitaratuko da, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari jakinaraziko zaio, Hauteskunde Araudian bertan ezarritakoaren arabera.
Deialdiaren eranskin gisa honako dokumentu hauek gehitu dira:
- Behin-behineko hautesle-errolda.
- Hauteskunde-araudia, hauteskunde-egutegia barne.
- Federazioaren Hauteskunde Batzordea eratzea.
Hauteskunde-prozesuari buruzko dokumentazio guztia kontsultatu hemen:
https://www.fnpelota.com/pub/listarDocumentos.asp?idioma=eu&IdGrupo=11