2024/01/29 | Orokorra
NEPFk Labrit pilotalekua eskainiko die euren jarduera akademikoa edo laborala Nafarroako hiriburuan egiten duten esku-huskako pilotariei

NEPF-tik, hainbat klubek proposatuta, "HIRI" proiektua aurrera ateratzen saiatuko gara, Iruñerrian frontoiak erraztean datzana, Iruñean ikasten edo lan egiten duten eskuzko pilotariak jatorrizko kluba utzi gabe entrenatu ahal izan daitezen.

Proiektuari dagokionez garrantzitsuak iruditzen zaizkigun hainbat alderdi argi utzi nahi ditugu:

- Labrit pilotalekua alokatuko da (ASTELEHENA 19:00-21: 00) eta (OSTEGUNA 9: 30-11:00) entrenamenduak egiteko. Ordubeteko entrenamendua pilotari bakoitzeko.
- NEPF-ak ez da arduratuko entrenamenduetarako erabiliko den materialaz.
- NEPF-ak ez du entrenatzailerik jarriko entrenamenduak zuzentzeko edo prestatzeko.
- Zerbitzu honek instalazioen alokairuaren kostua izango du, eta merkeagoa edo garestiagoa izango da proiektuan parte hartu nahi duten pilotarien arabera. Zenbateko hori denboraldiaren hasieran kobratuko dugu, parte-hartzaileak entrenamenduetara joateko ardura hartzera bultzatzeko.

EGUTEGIA HONAKO HAU IZANGO DA:

ASTELEHENA 19:00 – 21:00

OSTEGUNA 9:00-11:00

OTSAILA: 5, 12, 19 eta 26 OTSAILA: A 8, 15, 22 eta 29
MARTXOA: 4, 11, 18 eta 25 MARTXOA:7, 14 eta 21
APIRILA: 8, 15, 22 eta 29 APIRILA: 4, 11, 18 eta 25
MAIATZA: 6, 13, 20 eta 27 MAIATZA:2, 9, 16, 23 eta 30


KOSTU TAULA PERTSONAKO, PARTE-HARTZAILEEN ARABERA:

PILOTARI PARTE-HARTZAILEAK

PREZIOA PERTSONA/DENBORALDIKO

10 70€/pelotari
12 60€/pelotari
14 50€/pelotari
16 45€/pelotari
18 40€/pelotari


Izen-ematea fnp@fnpelota.com helbidera bidali behar da, lehentasunezko ordutegia adieraziz. 
Epea urtarrilaren 31n amaitzen da..



Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook