TEKNOLOGIA BERRIAK, METODO BERRIAK
2022/06/15 | Orokorra
Euskal Pilota Method & Tech proiektuan sakontzeko prestakuntza saioa egin du federazioak
40 hautatzaile, teknikari eta monitore baino gehiago izan ziren atzo "Euskal Pilota Method & Tech" proiektuaren prestakuntza-saioan. Tresna informatiko hori entrenamenduen plangintza, errendimenduarekin lotutako datuen kudeaketa eta prestakuntza-edukien hornidura errazteko sortu zen.
 
Elkarlaneko proiektu honek kirol historiko baten metodologia euskarri moderno, erakargarri eta erraz batera eramaten du. Anartz Fullaondok, Aitor Erauzkinek eta Iraitz Olaetxeak eman zuten prestakuntza teoriko-praktikoa.
 
Nafarroako Euskal Pilota Federazioa (FNPV) zerbitzu hori Foru Erkidegoko klub guztietan ezartzen saiatuko da, lehen urtean lizentzia bat dohainik eskainiz.


Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook