NAFARROAKO TRINKETE TXAPELKETA
2021/03/01 | Orokorra
Gomazko Paleta eta Xareren finalak

NESKEN GOMAZKO PALETA- BIGARREN MAILA
AMAYA Olaia Sarasibar-Juncal Quevedo 30
GURE PILOTA Naroa Otxoa-Maider Saralegi 12
Garaipen argia lortu dute Olai Sarasibarrek eta Juncal Quevedok 22 minutuko finalean, eta 27-5 irabaziten joan, Etxarritarrak 30-12 emaitzarekin amaitu dute.

MUTILEN GOMAZKO PALETA-LEHENENGO MAILA
AMAYA Raul Santesteban-Josemi Iraizoz  30
HUARTE Andoni Alberro-Asier Galartza  23
Raul Santestebanek eta Josemi Iraizozek lortu dute bigarren mailako titulua 46 minutuko final batean, finalera urduri samar sartu ostean. Huarteren bikoteak hasieran serio jokatzen eta pilota ondo eramaten finala menderatu dute, 12-19koa islatzeraino Amayaren taldeak markagailua iraultzen jakin 22ra berdintzeko, eta markagailuan aurrea hartzen finala lortu arte (30-23).

NESKEN GOMAZK PALETA-LEHENEGO MAILA
OBERENA Irati Igoa-Uxue Murillo  11
AUÑAMENDI Izaskun Arrosagarai-Maider Ardanaz  30
Lehen mailako emakumezkoen gomazko txapela Auñamendiko Arosagarai-Ardanaz bikotearentzat izan zen, 30-11 irabazi baitzien Oberena Igoa-Murillori 28 minutuko finalean, baina Oberenakoek ez zuten tokirik aurkitu Espinalen bikotearen joko garatuaren perfekzioaren aurrean.

MUTILEN GOMAZKO PALETE-LEHENENGO MAILA
OBERENA Jon Donazar-Iker Oroz 30
TENIS Sergio Lara-Xabier Menéndez 27
Donazarrek eta Orozek tenisaren nagusitasuna hautsi dute, eta txapela eskuratu dute 50 minuturen ostean. Oberenaren mutilek Teniseko atzealdean kargatu dute jokoa, eta Menendezek ez du bere lekua aurkitu, Lara jokaldietan sartzeko moduan utziz. Menendezek aurkitu duen erregualtasunak finala irauli du, eta Tenisekoek 26na berdindu dute eta lehen aldiz 26-27ra aurreratu dira. Oberenakoak ez dira makaldu, eta joko oldarkorrarekin jarraitu dute (30-27).

XARE
PLAZAOLA Iñaki Mancho-Iñaki Arcelus 29
LEKU ONA Ignacio Dufur-Xabier Cia 40
Mezkiritzen bikote beteranoak (Dufur eta Cia) 40-29 irabazi du Xareko txapela, 45 minutuko amaieraren ostean. Mancho eta Arcelus urduri hasi dira (2-8) eta pixkanaka sartzen joan dira (12-15, 13-16), baina Leku Onaren bikotearen jokaldi onak abantaila batzuk lortzera eraman ditu (17-27, 20-30), amaierara arte mantentzen jakin dutenak.



Argazki galeria
Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook