NEPF komunikatua - Jarduerak etetea
2020/03/12 | Orokorra
NEPFko Zuzendaritza Batzordearen komunikatua, programatutako jarduerak bertan behera utziz.

Nafarroako pilota federazioaren komunikatua

COVID – 19k Espainian sortutako egoeraren bilakaera ikusita, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak, Nafarroako Kirol Institutuarekin, Euskadiko Euskal Pilota Federazioarekin eta Espainiako Pilota Federazioarekin harremanetan jarrita, honako hau jakinarazten die klub guztiei:

1º Nafarroako Kirolaren Institutuak aurtengo martxoaren 11n helarazitako idazkiaren arabera, Nafarroako XXXIII. Kirol Jokoetako lehiaketa eta jarduera guztiak eten egingo dira gaur bertan, hamabost eguneko epean.

2º Euskadiko Euskal Pilota Federazioak 2020ko martxoaren 12an bidalitako jakinarazpenaren arabera, oraingoz geroratu egin da 2020ko G.R.A.B.N.I txapelketa, koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz.

3º Espainiako Pilota Federazioak 2020ko martxoaren 12an jasotako jakinarazpenaren arabera, Espainiako txapelketa guztiak hamabost egunez bertan behera uzteko erabakia hartu du, CSDk emandako gomendioei jarraituz.

4º Nafarroako Euskal Pilota Federazioak zuzenean antolatzen dituen kirol jarduera guztiak, Nafarroako Txapelketak, Iruñeko Kirol Irakaskuntzako Eskolak, Sustapen Planeko programak eta selekzioen entrenamenduak barne, bertan behera geratuko dira gaurko egunetik aurrera, beste abisu bat eman arte.

Atzeratutako lehiaketak, NKJ eta Nafar txapelketak, eta 2019-2020 egutegian programatuta daudenak, berriz planteatuko dira, eta egutegi berriak klub guztiei jakinaraziko zaizkie.

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak kategoria guztietako entrenamenduak bertan behera uzteko aholkua eman die klubei, bai eta FNPVko kide diren klubek antolatutako Lehiaketa ez-ofizial aitortuak atzeratzeko ere.

Iruña, 2020ko martxoaren 12

Lehendakaria



Kartelera
Emaitzak
Sailkapena
app Google Play App Store
Kirol-Lizentziak

Erabiltzailearen izena

Pasa-hitza

Sartu

Facebook